Alkatea

Gure Udalak eskeintzen deustan teknologia barri honen bidez, mundu osora agertzen dan udalerri honetatik, Ispasterko alkatea nazanez, ondo etorria emon gura deutsuet  webgune hau bisitetako astia hartzen dozuen guztioi: lehenengo eta behin, herritarroi, eta, ostean, munduko euskaldun guztioi.

Nik neuk ezer gutxi esan neike webgune honek eta gure herriak daukienari buruz. Baina batzuk aipatzekotan, lehenik eta behin, bertoko bizilagunen izaera aitatuko neuke, hain zuzen be, jende behargina eta zabala. Horrez gain, ezin leiteke ahaztu gure kostaldea eta gure hondartza, gure mendiak eta gure herriko hainbat eta hainbat txoko eder. Horrela, nasaitasuna eta sosegua erabat aurkitu leitekez gure herrian, Bizkaiko herri lasaienetakoa dala be esango neuke.

Gehiago be adierazo gura deutsut, webgune hau bisitatu eta nire berba honeek irakurten zagozan horri. Gure herrian ingurune eta bizigiro berezia igarten da, azken baten, Ispasterrek barruan daroan espiritua bera. Ezin da neurtu, ezin da erakutsi, ezin da kontau, ezin da sinistu, baina nire ogibide bardina daukan aspaldiko lagun batek hauxe esaten deust: “Ispasterren ondo egotea erreza da, eta ondo egote horrek ingurua erabat betetan dau, kanpotik datozen guztien bihotzak bezala. Izan be, udalerri honetara hurreratzen dana, zelan edo halan, txundituta gelditzen da hori guztia topetan dauanean. Horrela, gero eta gehiago dira horregaz jabetu diranak eta ondiño be Ispasterregaz gozetan jarraitu gura dabenak.

Ondorioz, lerro honeek irakurten dituan danekin eta, zelan ez, gure herriko guztiakaz hartu-emonetan egotea gurako neuke. Izan be, gogora ekarri gura dot beti dagoala hartuemon sendoakaz bakarrik zabaldu daiteken zer edo zer.

Amaitzeko, gure herrira etorteko gonbidapena luzatzen deutsut. Ez zara damutuko. Gure herriko jendea zabala, abegikorra eta bihotz onekoa da, eta edonor konturatuko da horregaz Ispastertik igarota.
Ikusi arte!

Garbiñe Saenz de Buruaga
Ispaterko alkatea

Ayuntamiento Ispaster

Dirección:  Elexalde auzoa 9, 1 solairua

Teléfono: 94 684 29 99 / 94 684 40 25

Fax: 94 624 34 70

E-mail: udala@ispaster.net