Noticias

 

Markinako "Patxua Taberna"ren izenean parte hartu duen zaldiak irabazi du, 75 untze, 3/4 eta 6,07metroko markarekin, berentzako izan dira txapela, manta eta 750-€.

Bigarren Aulestiko Maider Uriarteren zaldia geratu da, 75 untza eginda eta hirugarren tokian Mungiako "Bar Goietas" 74 untza eta 5,45 metroko markarekin.

Lea Artibai eskualdeko partaideen artean, Markinako "Patxua taberna"ren izenean parte hartu duen zaldiak eraman du 120-e lehen saria, Aulestiko Maider Uriarteren zaldiarentzako izan da bigarren saria eta hirugarren saria Aulestiko Kobaren zaldiarentzako izan da.

Datorren otsailean izango dugu Ispasterren Kintxopeko zaldi-mando proben beste saio bat.

 Informazio gehiago (PDF 592KB)