Patrimonio cultural

 
gallete

Mendialdearen zelaigune baten pilatutako baserri multzoa da. Eskualdean dagozan landaetxeen barietate desberdinak erakusten dauz. Danek bi isuriko teilatuak eta fatxadaren erdian behebarru zabal bat euki arren, arkodunak (Beitxi), egurrezko ateburu edo leihoburudunak (Gallete Erdikoa) eta armazoi egituradunak (Atx Aurrekoa) be badagoz.

Halanda be, bat bera be ez da Atxaurre lako zaharra. Azken honek, oraindino, atzealdeko aupegian hiru gezileiho urratu daukazan harrizko horma ikaragarri bat mantentzen dau.