Albisteak

 

Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2017ko urtarrilaren 26an egindako ohiko bileran,,Ispasterko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hasiera batean onartzea erabaki zuen

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Deia eta Hitza egunkarietan eta Udalaren web gunean, datorren 2017eko otsailaren 10ean argitaratu eta gero, BI HILABETEKO epea zabalduko da (2017eko apirilaren 11a), interesatuek aztertu eta nahi dituzten ohar eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Guzti hau azaltzeko, idazketa lanetan aritu diren Teknikariak HITZALDI INFORMATZAILE bat emango dute, Otsailaren 9an, arratsaldeko 19:00 etan, IÑIGO EGILUZ ARETOAN.

Espedientea Udaletxean egongo da eta nahi duenak aztertzeko aukera izango du, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Horrez gain, idazketa lanak burutzen dituzten Teknikariak auzokideen nahietara egongo dira, espedientearen edukiaz informatu eta zalantzak argitzeko.

Teknikariak PERTSONALKI ARTATZEN egongo dira hurrengo egunetan:

  • Asteazkenak (otsailaren 15tik apirilaren 5era):Goizeko 9:00etatik 14:00etara.
  • Ostegunak (otsailaren 16tik apirilaren 6ra): Arratsaldeko 16:00tatik 19:00etara.

Aurretiaz txanda eskatzeko aukera egongo da, momento honetatik aurrera hurrengo teléfono zenbakira deituz: 94 684 2999.

Ispasterren, 2017eko otsailaren 3an.

Alkatea,
Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda

 Bandoa (PDF 187KB)