Albisteak

 

Udalerriaren etorkizuneko hirigintza-antolamendua definitzea lan teknikoa da. Bertan, aspektu ezberdinak hartu behar dira kontuan, lege ezberdinetatik hasi eta sektoreka ezartzen diren zehaztapenetara arte.

Hala ere, herria diseinatu eta zehazteko bestelako faktoreak ere kontuan hartu beharko dira, hala nola, aniztasun funtzionala duten pertsonak (mugikortasun urria, itsutasuna, etab.), menpekotasuna duten pertsonak, adin nagusikoak, umeak, etab., guzti hau generoari buruzko gogoeta batetik eginez. Honi deritzogu “Hirigintza Inklusiboa”. Herria aztertu eta proiektatzeko moduak zabaltzen dituen begirada berri bat da hain zuzen ere, orain arte, emakumeek hiri eremuan duten segurtasun/segurtasun ezaren pertzepzioan eta ikusgarritasunean soilik oinarritzen zena (puntu beltz edo beldurren mapak garatzea, mapa sinbolikoak, etab.).

Alderdi “inklusibo” hauek barneratzeko parte-hartze jarduera ezberdinak garatzen dira, Galdetegi hau betetzea kasu. Honen bidez, Udalak eta idazle taldeak udalerrian kontuan hartu beharreko arazo, beharrizan eta balizko irtenbideen inguruko radiografia jasoko duelarik.

Ispasterko Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu Hirigintza Inklusiboari buruzko Galdetegi hau betetzera, eta bide batez, proiektu honi eskainitako denbora eskertzen dizuegu.

Inkesta betetzeko egin klik hemen