Auzoak

 Auzoa 1  Auzoa 2

Elexalde, Ispasterko udalerriaren erdigunea, XIX. mendeko lana da, askoz lehenagoko aztarnak dauden arren. Elizarekin angeluzuzena den plaza txiki batek, jauregi batek eta udaletxeak osatzen dute. Elkar atxikitako etxeak dituen kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da eta honek herrien eredua gogorarazten digu.

Gainerako biztanleria baserriz osatutako auzoetan, habitat oso sakabanatuan, kokatzen dira. Auzook bi zonaldetan banatzen direlarik: alde batetik, Goiherri eta beste aldetik, Beherri.

Arropain: Lekeitioko hirigunearen ondoan dago kokatua.
Artikas: mendialde baten kokatutako auzune zabala.
Barainka: udalerriak Ea herriarekin komunikatzen duen mendi lepo baten kokatuta.
Elexalde: Udaletxea eta Eliza dauden Ispasterko erdialdeko gunea.
Gallete: udalerriaren hegoaldean kokatuta eta interes handiko baserriz osatutako auzunea.
Kurtxiaga: Lekeitiotik hurbil kokatua, Mendexa eta Amorotoren mugakide.
Gardata: XV. mendetik dokumentatutako auzo bildua.
Kortazar: ibarrean lekututako auzo sakabanatua.
Larrinaga: Ogella hondartza eta Elexalde auzoaren artean dago kokatuta.
Mendazona: aldats gogor batean kokatuta dagoen auzo txikia.
Solarte: Iluntzar mendialdetik sakabanatutako baserri multzoa.
Soluane: zentrotik hurbil egon arren, Ispasterko zonalde altuan dago kokatua.