Historiaurrea

Populaketaren arrastorik zaharrenak Kobeaga I eta IIko aztarnategietan, oraindik aztertu ez den Utiagako haitzuloan, Solarte auzoan kokatuta dagoen Iperratxeko Jentilkoba haitzuloan eta Artikas auzoan kokatuta dagoen Otoiko Jentilkoba haitzuloan bilatu ziren. Hala ere, garrantzitsuenak lehenengo biak dira, izan ere Kobeaga IIn aurkitu ziren Ispasterko aztarnarik zaharrenak. Bertan arrantzale mesolitikoak kokatu ziren, gutxi gorabehera k.a. 3.500 urteen inguruan.

Kobeaga I haitzuloan hezurrez egindako apaingarri eta zeramika hondakin asko aurkitu ziren, kanpai formako edalontzien zatiak barne. Nahiz eta noizkoak diren ez jakin, uste da Brontze Arokoak direla.

Erdi aroa

Ispaster

1334. urtean Alfonso XI.ak Amoroto, Ispaster, Gardata eta Asumendiko monteroen hamarrenak Lekeitioko elizari itzultzeko eman zuen agindura arte, ez da historian Ispasterrik aipatu.

Sarritan Ispasterrrek, eleizalde bezala, alboko herria den Lekeitiorekin auziak izan zituen, Bizkaiko gainerako herriek izan zuten bezala.

Hala ere, epealdi honetan, Oinaztar eta Ganboatarren arteko banderizoen borroka izan zen aipagarriena, jaurerriaren bizitza asko aldatu baitzuen.

Beronek bi urte iraun zituen eta gogortasun handikoa izan zen, eta Ispasterrek, herri mailan, Oinaztarren alde egin zuen, beraien burua Adan de Yarza leinua baitzen, Zubieta jauregiko jauna.

Borroken aldi honen bukaera, Enrike IV.ak 1457 urte inguruan hasi eta Errege Katolikoek 1492. urtean amaitu zen banderizoen aurkako borrokak markatu zuen.

Aro modernoa eta garaikiadea

Aro hauetako biztanleria aztertuz gero, ikus ditzakegu hazkunde eta atzeraldi aldiak txandakatzen direla. Azken hauek uzta txarren, izurriteen eta guden ondorio zuzena izango direlarik. Guzti honen ondorioz, XX. mendera arte biztanleriaren hazkundea ez zen egonkorra izan.

Ispaster elizatea zenez, bertako biztanleak, nagusiki, nekazaritzan, abeltzantzan eta neurri txikiago batean arrantzan jarduten zuten; azken hau batez ere Lekeitioko herriarekin lotuta. XVII. mendeko lehen hamarkadetan artoaren laborantzarekin hasi ziren, eta oso garrantzitsua izan zen (Ispasterren egin zen laborantzaren lehenengo berria 1614. urtekoa da).

Artoa landatzearen garapenarekin erlazionatuta, ehokuntzaren gorakada aipatu behar da, izan ere 1630. urtean Ispasterrek lau errota izatera heldu baitzen. Gainera, elizatearen lurretan, Bizkaiko jaurerriak eduki zuten adibide urritako bat eraiki zen hurrengo mendean: Aixederreko errota, 1728-1729 urteen bitartean eraikia eta gaur egun zutik dagoena.

Gaur egun

Egun, Ispasterrek nekazaritza eta abeltzantzareko bokazioaren ondare zuzena den fisonomia gordetzen du, eta berau bereizgarria izan da mendeetan zehar. Industri-jardueraren eragina Onduvisa eta Lealde kooperatibaren agerpenarekin hasi da, eta azkenik, turismoak udalerriak dituen baliabide natural aberatsen ustiapen modu berri bat eskaintzen digu.