Herria

Ispaster

Ispasterko herria Lea-Artibai eskualdean dago kokatuta, Bizkaiko Lurralde Historikoan, eta 22,62 Km2-ko azalera dauka, hamabi auzotan zehar banatuta.

Klima ozeanikoa dauka, hau da, euria sarritan egiten du eta tenperatura nahiko leunak dira. Mendi, ibai, errekasto eta Ogella hondartzak osatzen dute bere orografia, mendi nagusiena Otoio delarik, 395 metroko altuerarekin.

Biztanleriari dagokionez, 2012ko urtarrilaren 1ean 711 biztanle zeuden, eta aipatzekoa da azkenaldian hazkunde nabarmena jaso duela, batez ere Elexalde inguruan eraiki diren etxebizitzen ondorioz.