Landa lurreko Ondasun Higiezinen Zerga - Katastro dokumentuen bidalketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez Landa-lurreko Ondasunen gaineko Zergari dagokion katastroko dokumentuak igor daitezke.

Eskaera jaso ondoren, eta zuzena bada, edo zuzena izan ez arren zuzendua izan bada, interesdunak tasak ordainduko ditu eta katastroko agiria edo fitxa teknikoa igorriko zaio.

Fitxa teknikoak honako datu hauek izango ditu:

  • Kokapenari eta identifikazioari dagozkion datuak
  • Lurraren datu fisiko eta ekonomikoak
  • Eraikuntzaren datu fisiko eta ekonomikoak
  • Erabilera edo xedea
  • Balio fiskalak
  • Datu juridikoak
  • Krokis kotatua

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • OHZ-ren azken ordainagiria

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Araua
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko katastroaren kudeaketarako behin-behineko arauak onesten dituen 77/1990 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.ispaster.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elejalde auzoa, 9, 48288 Ispasterren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ispaster Udaleko telefono honetara: 94 684 29 99

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.