Ordainketa Nahierara

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak Udalari ordainketak egiteko modu hobetsia eskatuko dio.

Ordainketa Nahierara erregimena zerbitzuaren bidez errolda bidezko zein aldizkako ordain-agiri guztiak banku-kontu bakar batean helbideratuz, lasaitasun osoz ordaindu daitezke udal zergak eta tasak, errekargu edo interesik gabe eta interesatuak aukeratzen duen epean (hilero, bi hilero, hiru hilero, sei hilero edo urtero).

Kalitatezko zerbitzua eta ondoren azalduko diren abantailak eskaintzen dizkio Udalak ordainketa-erregimen hori aukeratzen duen pertsona orori:

  • Helbideratzea duen kontuan kargatu baino lehenago, neurrirako ordainketa-erregimenean dituzun zerga guztiak eta horien zenbatekoak, banku-helbideratzeak eta epeak azalduko zaizkizu postaz helduko zaizun dokumentu baten bidez.
  • Konfidentzialtasuna: zure kontua ez da beste ezertarako erabiliko (trafiko edo TAO-ko isunak, etab.).
  • Zure Neurrirako ordainketan egiten dituzun baja-eskaera, aldaketa eta alta-eskaera guztiak berehala eguneratzen dira eta itzulketaren bat badagokizu, zure kontuan sartuko dizugu zuk eskatu beharrik gabe.
  • Zure ibilgailu eta higiezinak edozein unetan eskualdatu ditzakezu urteko ordain-agiria aurkeztu beharrik gabe, betiere, Ordainketa Nahierara zerbitzuan badaude.

Eta gainera, eragozpenak aurrezten ditu:

  • Ordainketa-dataren inguruko kezkak.
  • Banku-erakundeen leihatiletara beharrik gabe joan eta ilarak itxaron beharra.
  • Epez kanpo ordaintzekotan aplikatu daitezkeen errekargu eta interesak.

Udalaren zergak eta tasak ordaindu behar dituen edozein pertsona fisikori zuzendua.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua Orokorra.
  • Dagokion zerga arautzen duen Udal Zerga Ordenantza.
  • Kudeaketaren, diru-biltzearen eta ikuskaritzaren inguruko Udal Zerga Ordenantza.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.ispaster.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elejalde auzoa, 9, 48288 Ispasterren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ispaster Udaleko telefono honetara: 94 684 29 99

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.