Alkatea edo zinegotzi baten eskutik ezkontza eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Ezkontza zibil baten ospakizuna eskatu ahal izango dute araudi zibilak zehazten dituen betekizun guztiak batzen dituzten pertsona guztiek. Gainera ospakizuna prestatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute ezkontza ospatu baino lehen Erregistro Zibilak aipaturiko betekizunak betetzen direla berresteko.

Aldez aurretik, interesdunek ezkontzaren ospakizunaren aldeko auto bat lortu behar izango dute Erregistro Zibilean. Behin Erregistro Zibilaren aldeko autoa lortuta, prozedura hau hasi eta dagokionean dokumentua eskabideari erantsiko zaio.

Udaletxeak, bere aldetik, ezkontzarekin erlazionaturiko dokumentazioa Erregistro Zibileko Epaile arduradunaren eskutik jasoko du. Dokumentazio jaso ondoren ezkontzaren eskaera dagokion erregistro-liburuan idatziko du.

Azkenik, Udaletxeak ezkontza-ospakizunaren data eta ordua jakinaraziko die ezkongaiei behar adina aurrerapenarekin.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Erregistro Zibilaren autoa

Legezko informazioa

  • Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Estatutua.
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Espainiako Kode Zibila.
  • 1957ko ekainaren 8ko Erregistro Zibilaren Legea.
  • 1958ko azaroaren 14ko Dekretua, Erregistro Zibilaren Legearen Araudia onartzen duena
  • Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Araua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.ispaster.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elejalde auzoa, 9, 48288 Ispasterren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ispaster Udaleko telefono honetara: 94 684 29 99

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.