Obra handiko lizentzia - handitze, berritze edo finkatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bidez interesdunak obra handiko lizentzia eskatuko dio Hirigintza Sailari.

Hurrengo eraikuntzek izango dute obra handiko izaera:

  • Oinplano berriko obrak: Lursail edo orube batean egindako eraikuntzak, lurzorua desberdina denean edo eraikin bat handitzeko altuera edo azalera gehiago ematen zaionean.
  • Eraikuntza baten birgaitze obrak: Eraikuntza baten osotasuna edo gehiengo zatia aldatzen denean bere balio arkitektonikoei egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera-baldintzak hobeak izan daitezen.
  • Berritze obrak, sail eskudunak bere konplexutasunagatik, entitate teknikoagatik edo garrantzi ekonomikoagatik obra handikotzat jotzen dituenak.
  • Eraikuntzen eraispen partziala edo osoa: lizentzia beharko dute berehalako hondamendiaren arriskua dela medio udal agindu batek babesten ez dituenean, edo onartutako eraikuntza-proiektu baten barnean daudenean.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Ordainagiria
  • Partzelazio Lizentzia
  • Txostena
  • Beste administrazio batzuen konkurrentziaren ondorioz emandako baimena
  • Planoa 1:250 eskalan
  • Oraingo egoeraren Planoak
  • Baldintza-agiria.
  • Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria

Legezko informazioa

  • Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Estatutua
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea
  • Espedientean aplika daitekeen araudia, Euskadiko araudia eta lege-esparrua:
  • Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen ekainaren 20ko 2/2008 Errege Dekretu Legegilea.
  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Hiri Antolamenturako Plan Orokorrak.
  • Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Araua.
  • Langileek lan-ekipoak erabiltzeko zaindu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua aldatzen duen azaroaren 12ko 2177/2004 Errege Dekretua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.
  • Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua.
  • Toki Korporazioetako Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955ko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Aplika daitezkeen ordenantza fiskalak eta hirigintzakoak.
  • Etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duen urriaren 21eko 250/2003 Dekretua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.ispaster.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elejalde auzoa, 9, 48288 Ispasterren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ispaster Udaleko telefono honetara: 94 684 29 99

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.