Ibilbideak

 
Autobusaren geralekutik Santiagoko baselizarantz joango gara, asfaltaturik dagoen bidetik, eta baselizara heldu aurretik ezkerretara dagoen lehen bidegurutzea hartuko dugu.
Gure eskuinean nekazalturismoko Legortza baserria utzi eta Axpe auzunera helduko gara. Bertan ezkerretara hartuko dugu, errepidera eramango gaituen asfaltaturiko bidea hartzeko. Errepidean, berriro ere Ispasterko hirigunera eramango gaituen bidexka bat hartuko dugu.
Hirigunean gaudela, plaza zeharkatuko dugu, Larrinaga auzora daraman bidexka hartzeko. Larrinaga baserria ezkerretan eta Arana Dorretxea eskuinean utzi ondoren, errepidera jaitsiko gara, eta bertatik berriro ere hirugunera, ibilbideari amaiera emanez.