Ibilbideak

 
Autobusaren geralekutik, eta gure ibilbideari buruzko informazio panela aztertu ondoren, pilotalekurantz joango gara, Kortazar auzoko landa bidetik gora, aparkalekua eskuinean utziz. Zenbait metro oinez egin ondoren, gure ezkerretan erdi erorita dagoen baserri bat eta asfaltaturiko bidea utziko ditugu,eta gora doan lurrezko pista bat hartuko dugu, hartxintxarrezko bidexka bat aurkitu arte. Puntu horretan ezkerretara hartuko dugu, eta gorako bideari ekingo diogu, pinudien artean. 10 minutu inguru igaro ondoren, eukaliptoak hasten diren tokian, ezkerretan bidexka bat ikusiko dugu, gorrriz eta zuriz margotuta, GR-123aren (Bizkaiko biraren) adierazgarri. Besteak beste eukalipto, pinudi, artadi eta gaztainadi arten doan bidexka hori hartuko dugu, eta Zatika adierazten duen seinaleari jarrraituz, auzo horretara helduko gara.   
Zatika auzora heltzen garenean baserriak ezkerretan utziko ditugu, beherantz doan zementuzko bidea hartzeko, soro eta frutadun zuhaitzen artean, baina, horren aurretik, Lekeitioko badiaren ikuspegi bikainaz gozatuko dugu. Horrela Lekeitio-Gernika errepidera helduko gara.Errepide hori zeharkatu eta Artikara eta Kurtziagara doan gorako bidea hartuko dugu, asfaltozko bidea, hain zuzen ere. Gure ibilbidea bide horretatik jarraitujo dugu, eta une batean, kurtziaga auzoan gaudela esaten digun seinalea ikusiko dugu. 
Metro batzuk aurrerako Agarre baserriaren aurrean dagoen bidegurutzera helduko gara, GR-38.1aren lotunera.Zuzen jarraituko dugu, gorantz, ezkerretan bi haritz handi utziz, eta eskuinean sagoen lurrezko pista hartuz. Metro batzuk aurrerago bi bide izango ditugu aurrean, eta beherantz doan eskuinekoa hartuko dugu, Arrakisen sartzeko. Bisean aurrera egingo dugu, hainbat hesi zeharkatuz, pinu, arte eta gaztainondo artean, beti ere gorriz eta horiz magoturiko markei jarraituz. Ordu erdi geroago bidegurutze batera helduko gara, eta denbora gutxira Lekeitio-Gernika errepidera helduko gara.   
Errepide horretan, metro batzuetara, Gernikako noranzkoan, eskuinera jaitsiko gara, Txumutegi baserrira doan landa errepidea hartuz, eta ondoren, gure ezkerretan Axpe baserria utziko dugu. XVI. mendearen lehen hereneko baserri gotiko horren parean ezkerretara hartuko dugu, eta metro batzuk aurrerago, gure ezkerretan nekazalturismoko Legortza baserria utzi eta eskuinera doan bidea hartuko dugu, Ispaster erdialderantz, gure ibilbideari amaiera emanez. Legortza baserritik gertu Santiago baseliza ikus dezakegu.