Ibilbideak

 

Ispaster udalerria herri arkitekturaren erakusgarri da. Seguruenetik beste herri bizkaitar baten ez da posible izango hemengo moduko baserri zaharren hain ere askotako eta zabala den bilduma aurkitzea. XVI. mendeko baserri ikusgarriek, ermita gotikoek, garai eta arnaga aztarnek landatar ondare zukutsu baten saltsa osatzen dute. Gainera San Miguel eliza errenazentistaren, Arana Dorreko etxetzar klasizista zorrotzaren eta Zubieta Jauregi churrigeresko sofistikatuaren moduko zapore findun osagaiak daude.

Proposatzen den ibilbidea Udaletxearen alboan hasten da, eta aurrerago aipatutako monumentu gehienak bisitatzeko aukera ematen du.

Ibilbide monumentala

Horrela udaletxea 1817an berreraiki zen, ospitale militar moduan erabilia izateagatik, Napoleonen tropek erre ostean. Earako errepidea hartuz, eskuinera, auzoko bide batek Larrinaga auzora eramaten gaitu eta bertan Arana Dorrea nabarmentzen da. Hurbil dagoen bide bat igo eta gero Ispaster-Lekeitio errepidera heltzen gara. 300 metrora gurutzatzen bada Kortazar auzora hurbildu ahal da, eta honez gero Atxia ibarrean, bere arnagea nabarmentzen de Kaltzada baserrira, harri-hormaz eginiko eraikuntzaren ondoan.

Aurrerago, XVI. mendeko baserri multzo bat aurkitu daiteke. Aizpe-Aurrekoaa interesgarriena eta zaharrena da, leiho zorrotz eta gezi-leiho bat gordetzen dituelarik.

Txintxorrezko bide batetik jarraitzen badugu eta desbideraketa bat eskuinaldera utziz, Guenaga baserrira heltzen gara; eskuinera okertuz, Gernika-Lekeitio errepidera igoko dugu Aixeder Errotara heldu arte. Bertan Ispasterrerako jaitsiera hasten dugu, lehenengo San Martineko ermitatik pasatuz eta gero, gure ibilbidea amaitzen den muino txiki baten aurkitu daitekeen Santiagoko Ermitatik.