Ondare kulturala

 
 udaletxea  udaletxea 

Landu gabeko eta tamaina nahiz forma desberdineko harriekin altxatutako eraikina da. Sarrerari leku emanez, ertz, bao eta arkuetan osatutako harlandu askorekin eraikia da eta bertan Herriko Taberna kokatzen da.

Bere fatxada nagusia hiru zatitan banatzen da eta bertan baoak hiru ataketan. 1817an berreraiki zen eta balkoiko ateburuan ondorengo inskripzioa agertzen da;

“Ispasterko udaletxea Bizkaiko boluntarioen ospitale militarra izateko zuzendua, 1813an arrazoi honengatik frantsesek errea eta 1817an aitatutako ispasterrek berreraikia”