Ondare kulturala

 
 aizpe 

XVI. mendeko lehen hereneko baserri gotikoa da, aurrealdeko fatxadaren alboko atalak harrizkoak dira, eta horretako bat leiho zorrotzez eta gezi-leiho estuz osatua. Erdigunea ohol eta egurrezko egituraz osaturik zegoen, baina gaur egun aldaketa batzuk jaso ditu. Garai bat eduki zuen, oraindik piramide formako zutabeetako bat mantentzen delarik.