Ondare kulturala

 
Gallete 

Mendialdearen zelaigune baten pilatutako baserri multzoa da. Eskualdean dauden baserrien aldaera desberdinak erakusten ditu. Denek bi isuriko teilatuak eta fatxadaren erdian behebarru zabal bat eduki arren, arkudunak, Beitxi baserria esaterako, egurrezko ateburu edo leiho-burudunak, Gallete-Erdikoa baserria adibidez, eta armazoi egituradunak, Atx-Aurrekoaa baserria esate baterako, ere badaude.

Hala ere, bat bera ere ez da Atx-Aurrekoa bezain zaharra. Azken honek, oraindik, atzealdeko aurpegian hiru gezi-leiho urratu dituen harrizko horma ikaragarri bat mantentzen du.