Ondare kulturala

 
 Arana jauregia  Arana jauregia  Arana jauregia  Arana jauregia 

Jauregi barrokoa da, eta ez dauka hornidurarik. Fatxada nagusiak albo bakoitzean oinplano karratuko bi dorre edukitzagatik bereizten da, eta berau harlanduz eraikita dago eta inpostek hiru zatitan banatzen dute eraikuntzaren altuera.

Arku baxuz osatutako behebarru zabal batek errazten du barrualderako sarrera. Aurreko baserrian gotiko garaikoa dena, berreraikia izan da, eta honen aztarnak sarrerako puntadun arkuetan azaltzen dira.

Eskualde honetan eraikin honen bezalakorik ez dago, gehiago da Enkanterriko eraikinen estilokoa, eta gainera, garai baten aztarnak ere gordetzen ditu.