Ondare kulturala

 
 santiago 

Santiagoko ermita Ispasterko alderdi bakarti baten kokatuta dagoen lan gotikoa da, Ispasterko gune administratibotik hurbil. Oin angeluzuzenekoa da eta bi isurialdez estalirik dago. Harri-hormaz altxatua da, eskinaletan harlanduzko lana daukalarik. Apaingarriak San Martin baselizakoen oso antzekoak dira: puntadun bi sarrera, bi gezi-leiho eta bao dintelatu ba, baoetako batek kanpaitxo bat daukalarik..