Ondare kulturala

 
 zubieta  zubieta  zubieta  zubieta  zubieta

Barruko patio baten inguruan antolatutako lan barroko bikaina da, Bizkaian apur bat urria dena. Nabarmena, hala ere, sekulakoa den fatxada nagusia da, hau, kanpandorre zentralaren albo banatan lekutuak dauden dorre birekin osatuta dagoelarik.

Alboko atalen dekorazioa latza da, molduratutako xafla aberatsen eta goiko aldean dagoen floroi betekin amaitutako San Miguel eskulturaren bitartez eginiko ardatz zentralaren apaingarrien aberastasunarekin kontrastaturik. Jauregiak Adan de Yarzatarren antzinako dorrea ordezkatu zuen, oraindino hondakinak geratzen direlarik.

Trazea Madriletik heldu zen 1720. urtean, eraikuntzaz Lekeitioko Martin de Zaldua hargina arduratu zelarik. Lanaren handitasunak Lea ibaiaren ondoan kokatutako tokiaren erdertasunarekin lotuta, Zubieta Bizkaiko jauregirik ederrena bihurtzen du.