Mapa

Bizkaiko kostaldearen ekialdean dago kokatuta, eta Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Nabarniz, Ereño eta Ea ditu mugakide.

Ispasterko herrigunea, Elexalde bezala ezaguna, haran batean dago kokatuta, eta gainontzeko biztanleria hamaika auzotan dago banatuta.

Bisitariak, aipatutako auzoetan zehar, baserri eder ugari aurkituko ditu, hala nola Aizpe-Aurrekoa baserria, Kaltzada baserria eta Erkiaga-Erdikoa baserria. Eta baita ere Bizkaian hain ohikoak ez den Aixerder haize-errota edota Zubieta edo Arana jauregiak.

Ondare erlijiosoari dagokionean, San Miguel eliza errenazentista, Santigo ermita gotikoa, San Martin baseliza eta Santa Cruz ermita ere bisitatu beharrekoak dira.

Azkenik, aspaldiko urteetan geroago eta bisitari gehiago dituen Ogella hondartza daukagu, Ispasterko paradisu natural ederrenetako bat dena.

  • My Bilbao Bizkaia
  • Euskadi turismoa
  • Bizkaimove
  • Moveuskadi
  • Banner Bizkaiko hondartzak BFA