Ispaster herri adeitsua diagnostikorako inkesta

Ispaster adineko pertsonekin lagunkoia izatea nahi dugu, adin guztietarako izango baita onuragarri, DENONTZAT beraz. Horretarako zure iritzia garrantzitsua da, berdin da zein adin daukazun.  

Prozesua hau 2017tik dirau martxan, eta egun diagnostiko fasean gaude. Gauzak horrela, inkesta bat diseinatu dugu, herritar guztien ikuspuntua barneratzeko.  

Hori horrela, inkesta hori betetzeko bi modu daude, azken eguna maiatzaren 25a izanik:  

  • Online, www.ispaster.net web ataritik
  • Papelean, udaletxean edo medikuaren kontsultan

Ispasterko Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu galdetegi hau betetzera, eta bide batez, proiektu honi eskainitako denbora eskertzen dizuegu.

Inkesta betetzeko egin klik hemen