Energia berriztagarriak

Ispaster erreferentea da Euskadi mailan energia berriztagarrien arloan. Izan ere, gaur egun udalerriko eraikin publiko guztiak (udaletxea, eskola, mediku kontsulta…) energia berriztagarriz hornitzen dira: alde batetik, biomasa galdaratik sortutako energiaz; eta beste aldetik, eguzki energiaz (fotovoltaikoa eta termikoa). Hori horrela, aurreko energia ereduarekin alderatuz %32 energia gutxiago kontsumitzen da eta %92 murriztu dira CO2 emisioak. Ondorengo bideoan ikusi daiteke bilakaeraren laburpen bideo bat.

Bideoa ikusi:

Ingurumena

Airearen kalitatearen neurketak