Areitz-Bi Polikiroldegia

Probalekuaren, pilotaleku estaliaren eta gimnasioaren erabilera eta funtzionamendua udal ordenantza batek arautzen du eta web orri honetan ikus dezakezu, Udala/Udal-araudia eta ordenantzak atalean.

Pilotalekura sartzeko giltza elektronikoa behar da.

Pilotalekuaren erretserba egiteko: udaletxean edo honako telefonoan: 94 684 29 99.

Probalekua Frontoia Frontoia

Gimnasioa

Gela hau Areitz-Bi polikiroldegian dago kokatuta, eta bertan ariketa fisikoa egiteko hainbat makina daude (eliptika, zinta, ciclo indoorreko bizikletak, pesak, eta abar). 

Pilotalekura eta gimnasiora sartzeko giltza elektronikoa behar da. Udala/Iragarki-ohola atalean aurten indarrean dauden tasak argitaratuta daude.

Kiroldegiko matrikula orria eta giltz elektronikoaren eskari orria (PDF, 89KB)

Gimnasia gela

Gela hau Ludoteka ondoan dago kokatuta, eta bertan gorputzaren mugimenduarekin zerikusia duten zenbait ikastaro (aerobik, Zumba, GAP, ciclo indoor …) ematen dira eta baita ere eskolako psicomotrizidade klaseak.

Bolatokia

Bolatokia Bolatoki berria 2006an eraiki zen. Lehenago bazegoen bolatokia kokaleku berdinean, baina oso egoera txarrean zegoenez, berria egin zen. 
Nahi duenak jolas lezake bertan,
Areitz-Bi tabernan boloak eskatuz.

Kanpoko frontoia

Kanpoko_frontoia