Kultur Etxea

2017ko ekainean inauguratu zen zerbitzu publiko berri hau. Eraikin hau Elexalde 11 dago eta hiru solairu ditu:

Beheko solairuan, Gaztegunea dago. Zerbitzu hau herriko gazteei zuzenduta dago, horrela erabaki baitzuten gazteek egin ziren parte hartze dinamiketan.
 Arautegia (PDF 150KB)

Lehenengo solairuan, Udal Liburutegia eta KzGunea daude. Egun, Sarrera eta Erabilpen Arautegia dago indarrean eta han zehazten dira erabilpen eta sarrera baldintzak.

Informazio gehiago behar izanez gero jarri ondorengo helbidearekin kontaktuan: kulturetxea@ispaster.net 
Arautegia (PDF 296KB)

Bigarren solairuan, kultur erabilera anitzeko gela bat dago, eta bestelako ekintzarik ezean, talde lanak eta ikasteko erabiltzen da.

Ludoteka

Ludoteka

Ludoteka Agarretxu 1ean dago kokatuta, bertan hainbat ekintza aurrera eramaten direlarik

(Eskolaz kanpoko ekintzak, udako ludoteka, ….)

Erabilera Anitzeko Aretoa

Iñigo Egiluz plazan dago kokatuta, eta jada martxan dago, uztailean egindako I. Argazki Rallyaren erakusketarekin batera; eta batzarrak, ikastaroak, … erabiltzea aurreikusten da. Erabilera anitzeko Aretoa Erabilera anitzeko aretoa
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea
  • Liburutegiak
  • KZgune