Castellano
Ispaster ezagutu
kokalekua
auzoak
mapea
historia
udala
korporazioa
direktorioa
udal-ordenantzak
tramiteak
udalbatza
zergak
bandoak eta iragarkiak
turismoa
ibilbideak
ostatuak
jatetxeak
jaiak
Ogellako hondartza
ondarea
Hasiera > Ispaster ezagutu > historia>aro modernoa

 



 Aro modernoa eta garaikidea

Aro Moderno eta Garaikideko populazinoaren ikerketak hazkunde eta atzerakaden aldien alternatzia eskeitzen deusku. Azken honeek uzta txarren, izurriteen eta gerren eraginagaz markatuak. Hazkunde demografikoa ez da egonkorra izango XX. menderarte.


Ispaster elizaldea zan eta bertako biztanleak, nagusiki, nekazaritzara, abeltzaintzara eta neurri txikiago baten, arrantzara dedikatzen ziran (azken hau Lekeitioko herrialdeagaz lotuta). XVII. mendeko lehen hamarkadetan artoaren laborantzaren sarrerea oso garrantzitsua izan zan, gainerako lurraldearentzat izan zan lez (Ispasterren egin zan laborantzaren lehenengo barria 1614. urtekoa da).

Artoaren laborantzaren garapenagaz erlazinoan, ehokuntzaren gorakadea aitatu behar da, 1630. urtean Ispasterrek lau errota eukitera heldu zalarik. Gainera, elizaldearen lurretan, Bizkaiko Jaurerriak euki eban haize-erroten adibide eskasenetako bat eraiki zan hurrengo mendean: Aixederreko errotea, 1728-1729 urte bitartean eraikita, eta oraindino zutunik ikusi ahal dana.

 
 

 
zerbitzuak
agendea
komunikazinoak
eguraldia eta itsasoa
telefono eta helbideak
hauteskundeak
loturak
argazkiak
prentsa
iradokizunak
elkarteak
Ipargorri kirol elkartea
Nagusien elkartea
Otoio Ehiza Elkartea
enpresak
direktorioa
tokiko agenda 21
tokiko agenda 21