| |
Kantabriar kostaldean Ogeia kalea agertzen da, gehienetan haitzez osotua, batzuetan, itsasoak bertan harea izten dauan arren. Itsasorako sarbide erosorik ez badauka be, bere kokalekuak sakongune karstikoaren lur emankorrak aprobetxatzen izten dau. Ezaugarri geologiko honek, hegoaldean, batez be, mendixkaz, haitzuloz eta leizez zipriztindutako paisaiaren eraketarako bidea emon dau.
Elexalde hiriburua udal-barrutiaren erdiguneko lautada baten dagoan arren, gainerako biztanleria sakabanatutako baserridun auzoetan finkatzen da. Ispasterren Otoyo (396 metro) eta Arterreta tontorrak gailentzen dira. Itsasora heltzeko zailtasunak nekazaritza eta abeltzantza jarduerei lagundu deutse. |
|