| |
Ispasterreko parrokiako tenplua oin angeluzuzena daukan kaxa kubiko formako eta tinkoko lan errenazentista da. Eraikuntzak hiru ataleko nabe bakar bat baino ez dauka eta kontrahormen artean kaperak. Hiru ataldun zortzialdeko abside bat be badauka. Gurutzeria gangakaz estaltzen da. Arku fajoiak eta formeroak, danak erdi-puntukoak dira. Koro altua oinean aurkitzen da eta harlanduzko arkubaju baten bermatzen.
Nabeen lehen atalen zentruan kokatzen diran lau bao daukaz. Sarrera nagusia oinarrian, dorrearen azpian dago eta erdi-puntuko arkua dauka. Gainera epistolaren albotik beste bigarren mailako sarrera bat dauka. Dorrea eraikuntzaren oinean altxatzen da eta bertan bereiztuta dagozan lau maila gainjartzen dira: behekoa, zutabez osotua, sarrerea ahalbideratzen dau; bigarrenean, bao dintelatuak edegiten dira; hirugarrenean, erlojua dago eta, azkenik, laugarrenean, kanpaiak kokatzen dira. Tenpluak gainera inguruko arkupea dauka.
Barnean sei erretaula daukaz eta epistolaren aldean pulpitu bat gordetzen dau. San Migel, nagusiki, bi fasetan eraiki zan: lehenengoa, XVI. mendearen erdialdean eta bigarrena, Seirehunekoaren lehen laurdenean. |
|