Barruko patio baten inguruan antolatutako lan barroko bikaina da (Bizkaian apur bat urria). Nabarmenena, halanda be, sekulakoa dan fatxada nagusia da, hau, kanpandorre zentralaren albo banatan lekutuak dagozan dorre biz osotuta dagoalarik.
Alboko atalen dekorazinoa latza da, molduratutako xafla aberatsen eta goiko aldean dagoan floroi bategaz amaitutako San Migel eskulturaren bitartez eginiko ardatz zentralaren apaingarrien aberastasunagaz kontrastaturik. Jauregiak Adan de Yarzatarren antxinako dorrea ordezkatu eban, oraindino hondakinak geratzen diralarik.
Trazea Madriletik heldun zan 1720. urtean, eraikuntzaz Lekeitioko Martin de Zaldua hargina arduratu zalarik. Lanaren handitasunak Lea ibaiaren ondoan kokatutako tokiaren edertasunagaz lotuta, Zubieta Bizkaiko jauregirik ederrena bihurtzen dau.
|